BERTSOTAN

BBTko udagoieneko lehenengo kanporaketa, Mungian

2016ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udagoieneko faseari hasiera emango dion lehenengo saioa urriaren 15ean izango da Mungiako Olalde aretoan, 17:30etik aurrera.

Kanporaketa horretan eta Amaia Ugalde gai-jartzailearen agindupean arituko direnak, honakoak: Aissa Intxausti, Aitor Bizkarra, Garikoitz Sarriugarte, Imanol Uria, Mikel Retolaza eta Miren Amuriza. Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara, eta besteek, puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.

Datorren asteburuan kanporaketa saio bi egongo dira: Sestaoko musika eskolako aretoan eta Igorreko Lasarte aretoan. Biak ala biak 17:30ean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button