MUSIKA

Txistua eta txotxongiloak biltzen direnean

Bilboko Udal Txistulari Bandak, gaur, martxoak 20, Euskalduna Jauregian egingo du Hariak izeneko kontzertua. Bertan, Garazi Navas akordeoi jotzailea eta Picuentos Konpainia izango dira.

Guztion artean, musika eta txotxongiloak uztartzen dituen ikuskizun plazaratuko dute. Kontzertua 19:00etan hasiko da Euskalduna Jauregian.
Horrela, “Euskalduna Jauregia diziplina arteko esperientzia berezi baten agertoki bihurtuko da, non musika, marionetak eta txotxongiloak batuko diren ikuskizun eta ahaztezin bat eskaintzeko.”

Bilboko Udal Txistulari Bandak apirilaren 17an esango dio agur Euskalduna Jauregiko aurtengo denboraldiari, eszenatokia mugimenduz beteko duen Sua piztuz zirku eta musika ikuskizunarekin. Malabareak, airekoak… Zirkozaurre konpainiak eta Gorka Ganso clown-ak agertokia kolorez eta alaitasunez beteko dute, Garazi Navas, Gorka Eskauriaza eta Musikeneko (Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiko) txistu ikasleekin batera.

Gorka Zabaleta, Idoia Kareaga, Sabin Bikandi, Asier Garcia eta Peio Irigoien musikariek osatzen duten egungo Bilboko Udal Txistulari Banda, Gorka Zabaletaren zuzendaritzapean. Gaur egun, Euskalduna Jauregian kontzertu-zikloa antolatzen du, eta bertan, txistularien bandaren saioekin batera goi mailako profesionalekin eta taldeekin lankidetzako saioak uztartu dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button