MUSIKA

Europako iparraldeko rock doinuak Bilbon eta Gasteizen

Imperial State Electric taldea KISSekin ikusteko aukera izan genuen Azkena Rock Festival jaialdiaren iazko edizioan. Gaur, berriz, Bilboko Kafe Antzokian izango da. Talde suediarrak estreinako lan homonimoa plazaratu berri du eta bertako kantuak izango dira gaueko emanaldiaren ardatza. Nick Royale (Hellacopters) musikariak honako taldekide hauek izango ditu lagun oholtzan: Dolf De Borst (The Datsuns) baxu jotzailea; Tobias Egge guitarra jotzailea eta Thomas Eriksson bateria jotzailea.

Europako iparraldeko rock doinuekin jarraituz, larunbatean, hilak 5, Gasteizko Helldoradon Baby Woodrose banda danimarkarrak joko du. Hirukotea 60ko hamarkadako doinu psikodelikoak jorratzen ditu. Bere lehendabizko lana, Blows Your Mind, 2001 urtean argitaratu zuen, eta harrezkeroztik hainbat disko kaleratu ditu eta Euskal Herrian ere sarritan izan da. Azken diskoak taldearen izenburua du, eta apirilean Mindblowing Seeds & Disconnected Flowers argitaratuko du, duela 10 urte argitaraturiko lehendabiziko lana eta ezkutuko zenbait harribitxiak bilduko dituen lana, hain zuzen.

Noise On Tour-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button