MUSIKA

La Basu, Anoetako Gaztetxean

Larunbatean, Reggae Gaua egingo dute Anoetako Gaztetxean, 19:30etik aurrera. Hauexek parte hartuko dute: Stepi Selektah, La Basu eta Ziribulio Sound System, Stepi Selektah-arekin batera.

Elena Caballero dago La Basu artistaren atzean. Musikazale amorratua, bere proposamen musikalean askotariko estiloak uztartzen dira: rap, soul ,dancehall, reggae, R&B, rock, punk edo flamenkoa.

90eko hamarkadaren amaieran deskubritu zuen hip hop hiri-kultura, eta 1999an Jungla Urbana izeneko banda eratu zuen. 2001ean, #‎k izenburuko bakarkako maketa plazaratu zuen, eta grabazio horri esker, estatuko rap artista ezagunekin aritu zen zuzenean.

Harrezkeroztik, hainbat grabazio plazaratu ditu, tartean, Remixes (2013) eta Aire es vida (2015).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button