MUSIKA

Alien Tango, Hex eta Skygaze Bilbo Hiria Pop-Rock lehiaketaren irabazleak izan dira

Alien Tango (Murtzia), Hex (Bizkaia) eta Skygaze (Asturias) garaile atera dira Bilbo Hiria Pop-rock Lehiaketaren 29. edizioan, Pop-rock, Metal eta Elektronika eta beste joera batzuk ataletan, hurrenez hurren.

Horretaz gainera, Pop-Rock atalean, Los Estanques (Kantabria) eta Los Bengala (Zaragoza) taldeak bigarren eta hirugarren geratu dira; eta Metal kategorian, berriz, Pandemia (Kantabria) eta Valkyria (Bizkaia) taldeek bigarren eta hirugarren postuak eskuratu dituzte. Amaitzeko, Mamagigi´s (Bizkaia) taldeak Epaimahaiaren saria lortu du. Hex taldeak, bestalde, Bilbao Hiria saria Bilboko edo Bizkaiko talderik onenarentzat ere jaso du.

Metal atalean garaile atera den Hex talde bizkaitarrak keinu solidarioa egin du irabazitako lehen sari horrekin: “sariaren dirua Gurutzetako Ospitaleko haur-onkologiako unitatean dauden neska-mutilen gurasoek eratutako “la Cuadri del Hospi” elkarteari dohaintzan ematea erabaki du”.

Talde irabazleek hurrengo sariak jaso dituzte: Pop-Rocka eta Metala: 5.000 €, 2.500 € eta 1.200 €; Elektronikoa eta beste joera batzuk: 2.200 € eta Epaimahaiaren sari berezia: 1.100 euro.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button