MUSIKA

Bilboko musikari gazteei zuzenduriko zirkuitua

Barrutirock zirkuitua Bilboko 15 eta 35 urte bitarteko musikariei zuzenduriko ekimena da, musikari gazteek zuzenean jotzeko parada izan dezaten. Horretarako Bilboko hainbat areto gehitu dira zirkuitura.

“Bilbon entseatzen duten gazteei irteera ematea da zirkuituaren helburua, baita talde zein bakarlarien, organismo publiko nahiz pribatuen arteko elkartrukea bultzatzea ere, ekitaldi, festibal, jai eta bestelako aisialdi-jardueretan musikak presentzia izan dezan”.

Ekimenean parte hartzeko gutxieneko baldintza batzuk bete behar dira: Taldeen MUSIK zerrendan izena ematea; kideen adinek 15 eta 35 urte bitartekoak behar dute izan (biak barne), eta entseatzeko lokala Bilbon izatea edo gutxienez taldeko kide bat Bilbon erroldatua izatea.

Barrutirock Bilboko Banden Zirkuituan izena emateko sartu bere webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button