MUSIKA

Iratxodun itsasadarra

Programak dantza, gitarra, cante eta txalo-erritmo tailerrak biltzen ditu, eta, horrez gain, izen handiko artisten hamar bat emanaldi, hala nola, Euskadin arte flamenkoa asko sustatu duen Chua Alba dantzari granadarrarena edo Jose Maria Molero gitarra jotzaile eta konposatzailearena.
Jaialdiak bertako flamenko adierazpenari ere lekua emango dio, izan ere, gero eta zale gehiago eta dantza eskoletara eta bestelako musika diziplinetara lotutako jende gehiago baitu. Ekimena gaur aurkeztu dute Bilboko Udalean.

Programari hasiera emateko, larunbat honetan, hilak 11, Nuevos valores kontzertua eskainiko dute, La Guinda flamenko koadroarekin (Granada). Talde horrek cante eta dantza klasikoen errepertorio zabala eskainiko die ikus-entzuleei, banbera, alegria, farrukak, kuple edo granaina-k, beti ere estilo pertsonalarekin interpretatuak eta azterketan eta benetako adierazpenaren etengabeko bilaketan oinarrituak. Ikuskizuna 20:00etan hasiko da, FEVE-ren La Concordiako geltokiko atarian.

Horrez gain, Bilboko Berreginen Museoak programako aurtengo edizioko emanaldi garrantzitsuenetakoa jasoko du irailaren 23an, 19:30ean, musika flamenkoaren barruan erreferentzia den Jose Maria Molero gitarra jotzaile eta konpositore handiaren eskutik. Flamenkoaren munduan oso ezaguna den musikari honek, Tabanco taldea zuzenduko du oraingoan. Taldearekin, flamenkoa osatzen duen musika esperimentazioaren esparru emankorra aurkeztuko du.

Flamenko-egitarau oparo honen xehetasun guztien berri izateko onena programaren webgunean sartzea da.

MBN Comunicacion-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button