ESZENA

Xake bizidun koreografikoa

Azkuna Zentroak, Bilboko Gizarte eta Kultura Garaikidearen zentroak, Olatz de Andres dantzari eta koreografoaren The Big Game pieza estreinatuko du bihar, hilak 19, 20:00etan. 2016an Azkuna Zentroko Amphitryon programaren laguntza jaso zuen The Endgame piezarekin hasitako proiektuaren jarraipena da lan hori.

The Big Game lanak “xake bizidun koreografiko baten bertsio aske eta lekualdatu bat proposatzen du. Eszenako 32 interpretatzaileak jokoko piezetan daude eta espazioaren inguruan mugituko dira errepresentazioaren errepresentazioa sortuz. Obraren oinarrian, koreografia espaziala dago, gorputz asko bizi dira batera, eta mugitzen den sistema kolektibo bat eratzen dute, izan litezkeen mila mugimendu eta bat gehiago orkestratuz”.
Piezaren osagarri Dantzertiko (Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Eskolako) ikasle-talde bat arituko da Olatz de Andresen sorkuntza hau eszenara eramateko.

The Big Game piezaren inguruan, Dantzertiko bigarren mailako ikasleek instalazio bat sortu dute. Bertan, eurek idatzi eta antzeztutako xakearen inguruko testuak entzuteko aukera egongo da bertako Auditoriumaren Foyer-ean.

Olatz de Andresenak dira The Big Game (2019), Eu Sou Passageiro (2018), The Endgame (2016), The Game (2015), Bardo (2015), Esfera (2015), El Cielo Ahora (2014), Privolva Landing (2013), Privolva (2011), dA CAPO (2009), Yo soy una cosa que dura (2007). Lan hauek Euskal Herrian, Espainian, Frantzian Ingalaterran, Alemanian eta Italian aurkeztu dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button