MUSIKA

Basque Music plataformak Gatibu eta Atom Rhumbaren “showcase”-a ondu du Bilbon

Kultura Live Euskal Herriko Zuzeneko Musika Areto Pribatuen elkarteak hamar urteko ibilbide egin du aurten. Data berezi horren harira, hainbat jarduera ondu dituzte.

Hala, gaurtik asteazkenera bitarte, Musika Jaialdien Live DMA elkartearen Batzar Nagusia egingo da Bilbon. 2.500 musika areto eta jaialdi ordezkatzen dituzten 18 herrialdeetako ordezkariak bilduko dira Bilboko Kafe Antzokian.

Batzar hori baliatuta, Euskal Herriko musika nazioartean ezagutaraztea eta sustatzea xede duen Basque Music plataformak showcase-a egingo du bihar, Kafe Antzokian bertan, 21:30etik aurrera. Eszenatokian Gatibu eta Atom Rhumba izango dira.

Musika Bulegoak, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskadiko Soinuak programak (Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politikaren Sailarenak) bultzatutako ekimena da Basque Music plataforma.

 

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button