MUSIKA

Nax Agirre musikariak “Irri” izeneko lana kaleratu du

Nax Agirre musikaria Duenak Azer Piper taldea sortu zuen 90eko hamarkadan lagun batzuekin, harrez gero makina bat proiektutan ibili da, azkena Irri izenekoa da.

Horrela kontatzen du berak: “Buruan dut Joseba Martín La Jungla Sonoran egindako akustikoa. Denbora hartan Santurtziko Zuentzat izeneko taldearekin umeentzako berbenak eta Maskarada teatro taldearekin aritzen nintzen.
Duela urte pare bat eta beste hiru musikariekin taldean lan egiteko saiakera bertan behera gelditu ondoren, bakarlari gisa aurrera segitu nuen. 2019an, Serengeti lana burutu nuen eta iazko azaroan Lonbo Aretoan aurkezteko parada izan nuen. Urte bukaera berean Musu titulupean egindako lanarekin Durangoko Azokan izan nintzen.
Jarraian, abenduaren bukaeran, Irri izena duen eta aurrekoak bezalaxe autoekoiztutako CDren berri aditzera ematen nabil”.

Badok plataforman entzungai dituzue bere kantak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button