LITERATURA

Xabier Etxebarriaren “Berriro itzuliko balitz” eleberri beltza argitaratu berri da

Zarauztarraren bakarkako hirugarren eleberria argitaratu berri du Elkar argitaletxeak. Nobela beltzera hurbildu zaigu oraingoan Etxebarria bere lan berri honetan.

Agustin Zubikarai 2017 Beka irabazi ostean mamitutako eleberria da gainera Etxebarriaren hirugarren lan hau.

Idazlearen aburuz, “Berriro itzuliko balitz, iragan denbora arrotza idatzi zuen Xabier Letek, eta nire liburuaren pertsonaia nagusiek ere horixe nahiko lukete, iraganean egin zituzten okerrak zuzendu edo egin ez zituztenak orain egiten saiatu”.

Hala, bi hari narratibo harilkatzen ditu  istorioan. Bata, alabarekin harremana galdu eta haren bila dabilen ama baten istorioa, eta alargundu berritan alabatxoa zaindu behar duen euskal musikari batena bestea. Hala, oso ezberdinak diren bi istorioek, bat egingo dute liburuaren erdi aldetik aurrera.

Pertsonaien psikologian arakatzen duen egunerokotasun gazi-gozo bat kontatzen hasten zaigu idazlea baina istorio honek, misterioaren eta hilketaren bidea hartuko du gero. Hartara, erritmo izugarria, jakin-mina eta ustekabeak maisuki darabiltzan thriller-a idatzi du Etxebarriak. Bai hizkuntzaren erabileran bai narrazioaren eraikuntzan, lehendik ere ongi frogatua duen abilezia erakusten digu eleberri honetan ere.

Xabier Etxeberria Garrok (Zarautz, 1974), bakarka idatzitako hirugarren eleberria da hauxe. Aurretik,  Igartza Saria eskuratu zueneko Egun denak ez dira berdin (2001), eta Udazkeneko lorea (2012) ditu argitaratuak.  Hortik aurrera helduentzako nahiz haur eta gazteentzako hainbat liburu idatzi ditu bere neba Martinekin batera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu