ARTEA

Diseinu garaikideko pertsonaia nagusietako bati omenaldia

Donostiako Okendo K.Etxean, apirilaren 18ra bitartean, Timeless/Massimo Vignelli erakusketa paratu da, diseinu garaikideko pertsonaia nagusietako bati omenaldi gisan. Vignelli diseinuko aro berria zabaldu zuten proiektu askoren egilea izan da.

Erakusketa Husmee estudioak hautatutako Estatuko zein atzerriko 33 estudiok egindako  kartelez osatuta dago batez ere. Bertan ere, beste goi-mailako estudio eta diseinatzaile batzuekin batera, diseinuaren arloko Espainiako sariaren lau irabazle daude: Javier Mariscal, Alberto Corazon, Enric Satue eta Mario Eskenazi.  Beste aldetik ere, Vignellik lan egindako enpresek (Knoll, Heller, Poltrona Frau, etab.) lagatako lanak, hots, egilearenak ere ikusgai egongo dira.

Erakusketaren osagarri, Husmeek argitaratutako ale berezia aurkeztuko da, non erakusketako lanez gain, Massimo Vignellik utzitako aztarna hizpide duten kolaborazioak jaso diren.

Berea da honako esaldia. “Diseinatzaile batek borroka egin behar du bizitzan. Itsustasunaren aurka. Medikuak gaitzari aurka egiten dion bezala. Gure iritzian, inguruneak gaixotzen dizkigu begiak, eta diseinua horien nolabaiteko sendabidea da”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button