MUSIKA

Lena Willikens eta Abu Sou, “Paraleloan” saioan

Saio elektronikoak antolatu ohi ditu Paraleloan ekimenak; hil honetan, hain zuzen, Lena Willikens eta Abu Sou ekarriko ditu Donostiako Dabadaba aretora, larunbatean, hilak 12, 00:00etatik 6:00etara arte.Paraleloan saioen 18. emanaldia izango da.

Alemaniako Kolonia hiriko Leba Willikens disko-jartzaileak askotariko estiloak nahasten ditu bere saioetan, tartean, soinu-bandetako sampleak edo Drone eta Noise. Horretaz gainera, Düsseldorf hiriko Salon Des Amateurs aretoko DJ egoiliarra izan da bost urtez.

Abou Sou, berriz, galiziarra da, eta horrek ere hainbat erritmo eta estilo uztartzen ditu bere saioetan. Adituen iritziz, galiziarraren emanaldien bi ezaugarri  nagusiak hauexek dira: soinu-eklektizismoa eta exotismo maila handia.

Informazio gehiago: paraleloan.tumblr.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button