MUSIKA

Granadako Lori Meyers indie taldea Bilbora dator

Jack Daniel's sessions ekimenaren barruan Lori Meyers taldeak eta Reina Republicanak kontzertua eskainiko dute ostiralean Santana aretoan.
AEBetan grabaturiko Cuando el destino nos alcance azken lana aurkeztera datoz granadakoak. Indie estiloko doinuak zabalduko dira Boluetan kokaturik dagoen aretoan. Lan honek oso kritika onak hartu ditu argia ikusi zuenetik, eta horri esker etengabeko jiran ari dira toki askotatik. Bilbo bisitatzeko tenorea dator orain.
Lori Meyers taldeak Miguel Martin, Alejandro, Miguel Lopez, Antonio Lomas, Noni eta Alfredo biltzen ditu bere barnean.

Lori Meyers taldearekin batera Reina Republicana egongo da egun horretan. Azken talde hau banda ezberdinetatik (Half Foot Outside eta Kokoshca) etorritako kideek osatzen dute. Melodia errazek aurkituko dituzue euren kartelean.

Ekimena Dj-en aldeko apustuarekin osatzen da. Buffetlibre Dj izango da kontzertuaren ostean gorputzak astintzen. DJ hau hainbat dantza pistetako energia berritzailearen motorra izan da urte honetan.

Ikusgarria aseguraturik dago musi autentikoarekin.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button