LITERATURA

Vitoria-Gasteiz Sarien irabazleak

Aste honetan argitara eman dira Gasteizko Udalak ematen dituen Vitoria-Gasteiz Sarien irabazleen izenak. Haur eta gazte literaturaren arloan euskarara egindako itzulpen lanik hoberenak saritzeko sortu zituen Gasteizko Udalak Vitoria-Gasteiz Sariak. Eta hala, Aiora Jakak eta Itziar Diez de Ultzurrunek irabazi dituzte aurtengo sariok.

Haur literaturan Aiora Jaka izan da irabazlea Janoschen Mutter, sag, wer macht die Kinder (Esan, ama, nork egiten ditu umeak?) liburuaren itzulpenagatik. Gazte literaturaren alorreko saria Itziar Diez de Ultzurrunentzat izan da, Philippe Claudelen La petite fille de Monsieur Linh (Linh jaunaren biloba) liburuaren itzulpenagatik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button