BESTELAKOAK

Utopiaren inguruan

Utopia 68/18. Iruditeria berrien bila izeneko jardunaldia egingo dute uztailaren 12 eta 13an Usurbilen, UEUko Udako Ikastaroen baitan. UEUren, Usurbilgo Udalaren eta Jakinen elkarlanaren emaitza da jardunaldia.

Jakinek jakinarazi dugunez, “68ko Maiatzetik mende erdi bete den honetan, utopiaren inguruan jardungo dugu aurten, bereziki zaintzaren utopiari eta utopia sozio-ekologikoari erreparatuko diogu. Horretarako, bederatzi aditu eta aritu gonbidatu ditugu”.

Utopia 68/18. Iruditeriaberrien bila Jakin Jardunaldiak uztailaren  12  eta  13an izango dira,  “gogoeta  kolektiboaren bitartez, nora goazen edo nora joan nahiko genukeen begitantzeko”.  Amaia Lasa, Alba Garmendia, Edu Apodaka, Uzuri Aboitiz, Bego Zearreta, Iñaki  Barcena, Anaiz  Agirre, Xabier Harlouxet eta Bego Huarte izango dira egun horietan arituko direnak.

Izena ematea zabalik da UEU eta Jakinen atarian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button