ARTEA

Euskal Herriko eskulturaren erakusketa handiena

Euskal Herriko eskulturaren erakusketa handiena Santurtziko Casa Torre Jauregian abiatuko da ostiralean, urtarrilak 14, eta guztira 94 eskultorek hartuko dute parte. Erakusketa otsailaren 16ra arte ikusi ahalko da.

Azken Muga Elkarteak abiatu du proiektu hori, betidanik babestu baititu hemengo eskultura eta bertoko egileak. Gaurko Euskal Kultura izeneko erakusketa ibiltari bat antolatu zuen joan den uretan, hainbat herri bistatu dituena.

Betiko legez, euskal eskulturaren egoera ez da ona, eta horren kontra egiteko Gaurko euskal eskultoreak izeneko erakusketa erraldoi bat antolatu dute.
Mostra horrek Euskal Herriko hainbat herri bisitatuko ditu, diziplina horretan jarduten duten artistak gerturik ezagutu ahal izateko, eta egungo eskultura zertan den jabetu ahal izateko.

Izan ere, gaurko eskultura, hemengo kulturaren isla da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button