MUSIKA

Sorkunek formatu akustikoan joko du gaur Bilboko Kafe Antzokian

Sorkun kantariaren musika ibilbidea luzea, oparoa zein zabala da (1995ean sartu zen Kashbad taldean, gero Fermin Muguruza Kontrabandan egon zen, eta Sorkun & Vicepresidentes taldeak gidatu ditu). Egun formatu akustikoan aritzen da, besteak beste, blues artista klasikoen kantuak egokitzen, tartean, Skip James, J.B. Lenoir eta Howling Worf musikarien doinuak. Hortaz, Sorkunen egungo zuzeneko soinua intimistagoa da, eta bere ondoan Gorka Sesma (gitarra), Tanausu Santana (baxua) eta Juanma Urriza (bateria) izaten ditu.

Urte berria, gainera, management berriarekin estreinatu du, Baga-Biga musika ideiak bulegoarekin, hain zuzen. Gaur Bilbon eskainiko duen emanaldiaz gain, beste hiru kontzertu iragarri ditu Sorkunek: hilaren 21ean Arrigorriagan izango da; 28an Leioako Kalian elkartean, eta martxoaren 10ean Gasteizko gaztetxean.

Baga Bigak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button