LITERATURA

Urrezko bibliotekaren beste perla bat, William Faulkner

Asun Garikanok William Faulkner idazlearen The Sound and the Fury (Hotsa eta Ardaila) izeneko eleberria itzuli du Urrezko bibliotekaren barruan.

Elkar argitaletxeak bidalitako oharrean irakurri dugunez, eleberri honetan Compson familiaren gainbehera kontatzen zaigu. Baina, horrez gain, kontatzearen beraren abentura zinezko bat dugu: gertakari bera lau bider eta beste hainbat lekukoren bidez kontatzen zaizkigu, ikuspegien ugaritasuna eta kronologiaren apurtzea nabarmentzen diren estilo baten bidez.

Itzultzaileak hitzaurrean dioen legez, “Hotsa eta ardaila irakurtzen hasten dena beiraduren argi printzek bakarrik argitutako katedral gotikoan sartzen den bisitaria bezala sentituko da. Lehen momentuan apenas ikusiko duen ezer. Baina, begiak ilunpe horretara ohitu arte irakurtzen segitzen badu, hasierako forma zirriborrotsuek gorputza eta kolorea hartuko dute eta, sari bezala, katedralak ezkutuan gordetzen duen edertasun guztia zabalduko zaio begi aurrean”.

William Faulkner AEBko kontalari nabarmenetako bat izan zen. Yoknapatawpha konderri alegiazkoan kokatu zituen bere nobela ezagunenak: As I Lay Dying, Santutegia, Light in August, The Town… Literaturako Nobel saria irabazi zuen 1949an.

Asun Garikano (Tolosa, 1962) lan handi askoren itzultzailea da: R.L. Stevenson-en Altxor uhartea, Patricia Highsmith-en Ripleyren jokoa eta Ripley trebea, Prosper Mérimée-ren Carmen, eta abar.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button