MUSIKA

Frantzeska bandak DVDa argitaratuko du abenduan

Frantzeska punk talde bizkaitarrak EHU/UPV 2012-11-22 izenburuko DVDa plazaratuko du abenduan. Bertan, Bizkaiko campusean emandako kontzertua jaso dute, eta 40 minutu inguru irauten du.

Taupaka Elkartearen bidez kaleratuko dute Creative Commons lizentziarekin; hortaz, euren kabuz ekoitzitako ikus-entzunezko lana da, eta F eta BasauriOn! Diskoetako doinuak biltzen ditu, “modu gordinagoan”. Grabazioa eta muntaketa, Arriguri eta Happylatex-ek egin dute.

Honela dio taldearen biografiak: “Hauxe litzateke Banda batek zilegitasunez jokatzeko bide bakarra, borondatezko prestaera inprobisaziorako, auto-heziketarako, sorkuntzarako. Banda baten kategoria musikala naturako soinu kategoriekin nahasten da, bizitzaz, jendez, perkusioz eta haizez dago osatuta. Hala gertatzen zen txipiroi arrantzaleez osaturiko Donibaneko La Constancia banda pasaiatarrarekin, Gipuzkoako zaharrenetakoa, olatuetan, beren lanbidea biziz, entseatzen zutenean. Musika-ekimen hau zen balio zuena (haizea eta uhinak nahastuz entseatzen zutena, sortzen zena), ez kioskora igotzen zuten hilaren seriotasun ergela.” Oteiza, J., Quosque Tandem…! Ensayo de interpretación estética del alma vasca. Fundación Museo Oteiza”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button