MUSIKA

Gaztearen XX. Maketa Lehiaketa prest

Gaztearen XX. Maketa Lehiaketa abian da. datorren hilean amaitzen da lanak bidaltzeko epea. Lan bidaltzeko moduak, hauek: Gaztea atarian abestiaren bideoak igota edo helbide honetara email bat bidalita, taldearen datuekin eta Myspacen kantu horiek dauzkaten estekekin. Emaila bidaltzen dutenek hainbat datu gaineratu beharko dute: abestien izenburuak, talde edo bakarlariaren izena, herria, harremanetarako telefono zenbakia eta helbide elektronikoa. Internetez bideoak igotzen dituztenek formulario batean eman beharko dituzte datu horiek.

Betiko lez, bi sari daude jokoan: Epaimahaiaren saria eta Entzuleen saria. Epaimahaiaren Saria jasotzen duen talde edo bakarlariak 6.000 euro jasoko ditu, eta Gazteak hautatutako ekoiztetxe batekin bideoklip bat grabatzeaz gain, Bilbao BBK Live musika jaialdi entzutetsuan jotzeko aukera izango du.

Bestalde, Entzuleen Saria lortzeko lehian, epaimahaiak 10 maketa onenak aukeratuko ditu. Hala, Gaztea atarian sartuta, edonork izango du abesti gogokoenari botoa emateko aukera. 2.000 euro irabaziko ditu boto gehien izango dituenak.
Gainera, irabazleek Gaztea Live saioan zuzenean joko dute!

EITBk bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button