MUSIKA

Xarma taldeak Amaraunak disko berria plazaratu du

2007aren bukaeran hasi zen Xarma taldea sortzeko ideia. Keike taldearen azken garaia zen hura eta Jon Kirruk eta Itsasok buruan zuten beraiek abestiak aurrera ateratzeko proiektu berri bat martxan jartzea.
2008an maketa bat grabatuta zuten Ondarruko Santos estudioetan, eta taldea guztiz osatu eta gero Joshua eta Christianekin Bilbovision lehiaketan hirugarren saria eraman zuten kontzertua eskaini eta gero.

Hemendik aurrera kontzertuak jotzen hasi ziren. Euskal Herrian hasi zuten bira txiki bat 2009an, Alemanian bukatu zutena. Uda horretan Tolosako Bonberenea estudioan lehen iraupen luzeko diskoa grabatzen hasi ziren Karlos Osinagan gidaritzapean. Emaitza Amaraunak izeneko diskoa izan zen. Rocka oinarri duten abiadura anitzeko 12 abesti aurkitu daitezke. Abesti hauetan rocka ez-ezik metal eta pop zertzeladak ere aurkitu daitezke, gai intimistak zein kritika sozial eta politikoa zorrotza egiten duten hitzak oinarri dituztelarik.

Promomusikak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button