MUSIKA

59. Jazzaldian joko duten tokiko taldeak kontzertuak

Aurtengo Jazzaldia uztailaren 23tik 28ra garatuko da, eta bertan joko duten hamar tokiko taldeak hautatzeko prozesua bidean da.
Aurten aurkeztu diren 44 proposamenetatik Jazzaldiaren antolakuntzak 15 banda hautatu ditu, urtarriletik martxora Donostian jo dezaten. Zuzeneko emanaldi horien ondoren, antolakuntzak 59. Jazzaldiaren egitarauan sartuko diren 10 taldeak hautatuko ditu. Emanaldiak Victoria Eugenia Club aretoan eta Kutxa Fundazioa Klubean izango dira.

Lehena iragan de asteburuan izan da. Fran Serrano kontrabaxu eta konpositorearen lehen diskoa 0202 Fran Serrano Quintet (2021) entzun ahal izan zen larunbatean.
Datorrena, aste honetan izango da, 17an, eta Gregario de Luxek, Iruñeko soul eta R’n’B taldeak egingo du. Taldeak hogei urte betetzen ditu 2024an eta, ospatzeko, bosgarren diskoa grabatu eta kontzertu sorta bat egingo dute Estatu osoan zehar. “11 musikariek soinu klasikoa darien kantu propioak sortzen jarraitzen dute, himno handien berrikuspen sendoak eginez, baita beren eremura eramandako pop edo rock kantuen bertsioak ere: berealdiko zuzenekoak, energia kutsakorra, eta ikuskizunaren parte bihurtutako publikoa, hori da herrialdeko areto eta jaialdi nagusietako batzuetan aritzera eraman duten formula”.

Urtarrilean ere Paul San Martin eta Fran Serrano Dúo; The Fake Cousins; eta Óscar Garrido Quintet taldeak arituko dira.

Kontzertu guztien nondik norakoak jakiteko, ordutegiak, lekuak eta abar: Jazzaldia

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button