MUSIKA

Bilbo Hiria Lehiaketarekin bi hitzordu izango dira asteon

Bilboko lehiaketaren baitan bi emanaldi izango dira bihar, urriak 19, eta etzi, urriak 20, Bilborock aretoan. Lehenengo zitan metal estiloko Jotnar (Bartzelona) eta Allowance (Nafarroa) taldeak arituko dira. Bigarrenean, berriz, pop eta rock doinuak izango dira entzungai Lola Roe (Bizkaia), Kilauea (Bizkaia) eta Againts The Odds (Madrid) koadrilen eskutik. Kontzertuak 20:00etan hasiko dira eta doakoak dira.

Kanariar Irletatik dator Jotnar (Bartzelona) metal banda. Bere proposamenean melodiak dira nagusi eta Bilbora Giant izeneko EP berria ekarriko dute besapean. Allowance nafarrek ere metal kutsuko melodiak jorratzen dituzte. Laukotea duela bi urte eratu zen In Flames taldearen eraginpean, besteak beste.

Etziko pop-rock kontzertuaren harira, Lola Roe-ren atzean Marta izeneko bilbotarra dago. Cocorosie eta Portishead taldeen bertsioak eginez hasi zuen bere ibilbidea, eta egun Lojan (Granada) abiatu du bere egitasmoa beste musikari batzuen laguntzarekin.

Atxondoko Kilauea taldeak, berriz, rock indartsua jorratzen du, tradizio elektrikoa eta amorrua uztartuta. Azkenik, Against The Odds Madrileko laukotea da. Horiek ere rock indartsuaren eremuan mugitzen dira eta egun euren hirugarren lana prestatzen ari dira Drive In, Head First izenburuko EPa argitaratu ondoren.

Bilborockeko egitarau guztia hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button