BERTSOTAN

Bizkaiko bertsogintza zabuka

Igande honetan, apirilak 10, hasiko da Bizkaiko Bertsozale Elkarteak urte birik behin antolatzen duen Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Finala abenduan jokatuko da.

Gaur aurkeztu dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, Bilbon, Asier Ibaibarriaga (Bizkaiko Bertsozale Elkartearen lehendakaria), Maddi Ibaibarriaga (Bizkaiko Bertsozale Elkartearen komunikazio arduraduna), Lorea Bilbao  (Euskara eta Kultura saileko Foru diputatua) eta Leire Aragónek (BBK-ko Gizarte Ekintzaren zuzendaria).

Bizkaiko txoko guztietara bertsoa eramateko helburua duen txapelketak formatu berria dakar aurten, “orain arte, eskualdeko Txapelketak jokatzen ziren udaberrian, eta horietatik sailkatzen ziren bertsolariak udazkenean jokatzen zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketara. Orain, eskualdeentzako bestelako ekimenak pentsatu eta prestatu dira, euren neurrira egindako formatuekin. Ondorioz, Bizkaiko Bertsolari Txapelketa ere aldatu egingo da, eta fase bat gehituko zaio: Udabarriko Fasea”, adierazi du Asier Ibaibarriagak.

Fase berriak eskualde guztietako 56 bertsolari izango ditu, modu honetan  “beste bertsokide batzuekin eta beste plaza batzuetan kantatzeko aukera eskaintzen da”.  Aipaturiko Udabarriko Fasean bederatzi saio egingo dira honako herrietan: Berriz (apirilak 10), Bermeo (17an), Erandio (23an), Ondarroa (24an), Derio (30ean), Gueñes (maiatzak 7), Orozko (8an), Arrigorriaga (14an), eta Getxo (22an).

Udako geldialdiaren ostean, urrian hasiko da Udagoieneko Fasea. Bost kanporaketa, hiru finalaurreko eta finala bilduko ditu. Hemen, Udabarriko Fasetik sailkatuei inoiz finalista izandakoak batuko zaizkie, eta guztira 30 lagunek parte hartuko dute fase horretan.

Txapelketak dakarren beste berrikuntza bat irudia da: zabu arrosa, bertsolaritzan txapelketak saltoa emateko eskaintzen duen aukera irudikatzeko; saltoan norberaren bertsokeran eta saltoa ere plazara. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button