IKUS-ENTZUN

Udazkeneko ikus-entzunezkoak “Zinema Gaur” programan, Montehermoson

Azaroaren 25era arte, Gasteizeko Montehermoson Zinema Gaur programa garatzen ari dira. Bertan hainbat film emanaldi eta lantegi burutzen ari dira.

Urriaren hasieran abiatu zen zikloa Diana Toucedoren lanen saio batekin. Harrezkero makina bat hitzordu iragan dira. Gaur berton, urriaren 28an, badago zertaz gozatu: El Mar La Mar (JP.Sniadecki, Joshua Bonnetta. 2017). “Eguzkiak gupida gabe zigortzen du Sonorako basamortu zeharkatzen duen jende oro, Mexiko eta Estatu Batuen artean. Inguru hartako biztanle apurrez gain, paperik gabeko etorkin txiroenek egiten dute zeharkaldia; horiek ez dute beste aukerarik, bide ezin arriskutsuago hau egitea baino, atzean jazartzen dituztela muga-zaintzaileen patruila ofiziala, bai eta bere burua halakotzat hartzen duena ere. Zerumugak urrun dirudi, beti urrun, ezin urrunago; eta era guztietako hil-arriskuen mehatxua nonahi”.

Azaroko saioen artean, Filmar el deseo. Viaje a través del cine de mujeres izeneko nabarmendu nahi dugu (azaroak 11). Emakumeek zertan egiten dute amets? Nola eragiten dute ametsa gizonezko eta emakumeek? Zein irudirekin identifikatu daitezke emakumeak? Desiraz, sentsualitateaz eta sexualitatez mintzo, film honek zinema femenino garaikidea aztertzen du. Bost kontinenteetako hamabost zinegile emakumeri ematen die hitza, eta, tabu eta debekuei aurre eginez, dokumental honen asmoa zinemaren gaineko emakume-begiradaren berezitasuna eta zinema garaikidea egin dioten ekarpena eguneratzea da. Dokumentalean zinegile hauen irudiak biltzen dira: Sally Potter eta Carine Adler (Erresuma Batua), Agnes Varda, Catherine Breillat eta Jeanne Labrune (Frantzia), Liliana Cavani eta Francesca Comencini (Italia), Doris Dörrie (Alemania), Deepa Mehta (India), Patricia Rozema (Kanada), Paule Baillargeon eta Léa Pool (Quebec), Moufida Tlatli (Tunisia), Safi Faye (Senegal), eta Jane Campion (Zeelanda Berria).

Zinema Gaur programari buruzko xehetasun guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button