MUSIKA

Libek hainbat kontzertu egingo ditu “Ilargia erori da” aurkezteko

Libe musikariak Ilargia erori da izenburuko lana argitaratu zuen joan den urtearen hondarrean,  Bonberenea Ekintzak markapean. Gasteiztarrak  disko berria zuzenean aurkezten darrai, eta horretarako hainbat kontzertu egingo ditu datozen asteetan.

Diskoak teklatuek bultzatutako sei pop kantu ilun bildu ditu, baina ahots eta gitarren presentzia handiarekin apainduak.Diskoa Karlos Osinagak ekoitzi du Tolosako Bonberenea estudioan. Osinagak, gainera, baxua ere jo du sei katuetan. Libek bere ohiko bi kolaboratzaile ere izan ditu ondoan: Txus Villalabeitia, gitarra eta Dani Arrizabalaga, bateria. Kolaborazioen harira, Maiatasun Kuantikoa eta Lo dago kantuetan, Maite Arroitajauregik txeloa sartu du, eta aipatutako Lo dago kantu horretan Jon Basagurenen ahotsa entzuten da.
Diskoaren edukiaren harira, kantuak egitura sinpleetan eraikita egon arren, konponketa sotil eta iradokitzailez jantzita daude, Lo dago kantuko txeloa, esaterako. Oro har, giro lasai eta lanbrotsuak gailentzen dira, baina tarteka intentsitate handiko uneak ere loratzen dira, gitarra elektrikoaren eraginez, Bizia atzetik kantua, besteak beste. Garapen luzeko kantuak dira.

Bada, Libe gasteiztarrak  disko berria aurkezten jarraitzeko hainbat kontzertu egingo ditu. Honatx, datak: otsailaren 1ean, Kafe Antzokia, Bilbo; 3an, Zestoako Gaztetxean; 23an, Oñatiko Gaztetxean; martxoaren 3an, Plateruenan; 11n, Bakarrik Hobeto Fest, Donostian;  apirilaren 15ean, Larrabetzu Gaztetxean; eta 21ean, Poligrafo Fest III, Urretxun.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button