MUSIKA

Danbaka III. Musika lehiaketaren irabazleen diskoak aurkeztu dituzte

Danbaka musika lehiaketa 2004an sortu zuten Goiena Komunikazio Kooperatibak eta Elgetako Espaloia Kafe Antzokiak. Helburua zen Debagoieneko musika taldeak ezagutzera eman eta talde horiek promozionatzea. Hala, bi urtetik behin musika lehiaketa egitea erabaki zuten.
Aurkezten diren taldeetatik, grabazioak entzun ostean, 20 taldek zuzenean jotzen dute Elgetako Espaloia Kafe Antzokian.

Lehenengo edizioan, 2004an, Oñatiko Sharon Stoner taldea izan zen irabazlea. Eta berarekin batera, finalista izan zirenAbadiñoko Muted eta Oñatiko Potemkin.
Bigarren edizioan, 2006an, Bergarako Aby- Kem izan zen irabazlea. Eta beste finalistak, Bergarako Belceblues eta Oñatiko Malenkonia.
Hirugarren edizioan, 2008an, berriz, aldaketa nagusi bat egin zuten lehiaketan: Debagoienekoez gain, Debabarreneko eta Durangaldeko taldeei ere aukera eman zitzaien lehiaketan parte hartzeko; eta bat izan beharrean, bi disko kaleratu zituzten. Hala, Mutrikuko The Wet Band izan zen lehiaketako talde onena; eta Bergarako Adi Holden Debagoieneko onena. Eibarko Norman taldea ere finalean izan zen lehian.

Gaur, The Wet Band taldearen Waterproof diskoa aurkeztu da. 2009an Danbaka lehiaketako epaimahaiaren sari nagusia eta ikusleena, biak, irabazi zituzten musikari hauek. Hauek UEK eta Krausk taldeekin batera aurkezpen bira hasiko dira laster batean.
Beste aldetik, Adi Holden taldeak, 2009an Danbaka lehiaketan Debagoienako talde onenaren saria eskuratu zuen. Rock klasikoa, punka, hardkorea eta postrocka musika estiloak nahasturik dator bere lana.

Lehiaketaren saria da disko baten grabazioa Arrasateko Shot! Grabazio estudioan eta lan hori kaleratzea Danbakak eta Gaztelupeko Hotsak-ek elkarlanean.
Aurten, 2010ean, Danbakaren laugarren edizioa ospatuko da.

Gaztelupe Hotsak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button