MUSIKA

Xarma taldeak Danbaka lehiaketa irabazi du

Danbakaren webgunean jasotzen denez, epaimahaiak Xarmak finaleko kontzertuen erakutsi zuen jarrera nabarmendu du: "bizi, indartsu, erritmo erakargarriekin eta entzuleak eurek nahi duten bidetik eramanez". Lord Witchek berriz, Debagoienako talderik onenaren saria jaso du. "Daukaten maila teknikoaz gutxi dago eransteko, guztiz kontrolpean daukaten arloa da-eta. Gauzak horrela, ikuskizuna eskaintzera eta zaleak gozaraztera dedikatu dira lehen segundutik. Metal festa itzela izan da". Aipaturiko Xarma eta Lord Witch taldeak ez ezik, epaimahaiak Desprezio talde finalistaren freskotasuna ere nabarmendu du.

Honatx kontzertuaren kronika laburtua: "Ondarrukoena izan da saria; abesti landu, indartsu eta zuzeneko tinkoa izan da garaile. Ezin esan, baina, taldeek duten onena eman ez dutenik. Despreziokoak txukun eta detaileak gehiago zainduta etorri dira eta Lord Witchekoen ikuskizuna gogoangarria izan da, ez bada, Danbakako ikuskizunik onena izan. Giro bikaina, hiru talde bikain, baina txapelduna bat: Xarma".

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button