BERTSOTAN

Igande honetan Hernandorena sariketa

Igande honetan, Bertsu Xanpionaren bukaera ospatuko da Senpere-Amotzeko Larraldea etxean, eta horren barruan ere, Hernandorena sariketa egingo da.

Kantatuko duten bertsolariak hauek dira: Paula Amilburu Arabatik; Nafarroatik Egoitz Gorosterrazu; Bizkaitik Malen Amenabar; Gipuzkoatik Maialen Akizu; Baxenabarretik Battitt Crouspeyre eta Lapurditik Ortzi Murua, Maddi Sarasua eta Maddi Ane Txoperena.

Hernandorena Sariketan ere ez da ohiko epailerik egongo, zenbait irizpide hautatuko dira eta hauetaz publikoak erabakiko du.

Egun horretan hala gauzatuko da. Lehenik Hernandorena Sariketa egingo da da, ondotik zikiro-jate eta azkenik Xanpionaren helmuga saioa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button