LITERATURA

Txillardegi

Euskararen pentsalari, euskaltzale, idazle eta kultura-gizon handia joan zaigu. Maila politiko eta sozialean aritu eta ekarpen itzelak egiteaz gain, literatura arloan funtsezkoa izan zen bere bulkada.

Hala, Txillardegi ezizena erabiltzeaz gain, Igara, Usako eta Larresoro ezizenak ere erabili zituen, eta hainbat hedabidetan plazaratu zituen bere lanak: Euskera, Euzko Gogoa, Egan, Zutik, Jakin, Eusko Lurra, Herria eta beste aldizkari askotan kolaboratzaile izan zen. Branka aldizkaria sortu zuen, eta Bat soziolinguistikako aldizkariko zuzendaria izan zen, 1992tik 2002ra.
Bere literatur ibilbidea ere oparoa izan zen. Leturiaren egunkari ezkutuak berrikuntza ekarri zion sasoi hartako literaturari.

Orain, Txillardegiren gorazarrez, bere ipuinak biltzen dituen Kosmodromo liburua (1984AN plazaratua) jarri dute Susako kideek sarean, egungo grafiara ekarriak.

Lau ipuineko bilduma da Kosmodromo, Orangutanen uhartea (1957), Egan aldizkarian agertutakoa; Piarres gaixoaren pasadizoak (1958), Egan aldizkarian argitaratua; Eta ez ziren sekula itzuli (1969); eta Kosmodromo (1969).

Lehen bi kontakizunak dira Leturiaren egunkari ezkutua nobela idatzi ondokoak dira, baina Peru Leartzako nobelaren aurretikoak. Beste bi kontakizunak hamar urte geroagokoak dira, Elsa Scheelen nobelaren garaitsukoak, Bruselako deserrian idatziak.

Agur eta ohore!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button