LITERATURA

Bartzelonan euskal literatura irakurtzeko abagunea

Bartzelonan euskal literatura irakurtzeko aitzakiatan irakurle kluba antolatu dute eta urte osoan zehar makina bat saio egingo dituzte bertan hemengo idazleen lana irakurtzeko, Kataluniako jendea Euskal Herriko literatura ekoizpenera hurbiltzeko xedez. Saioetako koordinatzaileak Aritz Galarraga eta Jon Elordi izango dira. Aurtengoren zazpigarren edizioa da eta antza denez,  parte-hartzaileen kopurua beteta dago dagoeneko.

Hala, hilean behin, bestelako irakurle klubetan egiten den bezala, irakurketa bat proposatuko da eta hori aztertzeko eta komentatzeko eta iruzkinak partekatzeko tartea hartuko dute bertaratzen direnek.
Aurrez aurreko saioak hileko laugarren asteartean izango dira, arratsaldeko 19:00etatik 20:30era, eta ikasturte osorako datak eta jorratuko diren izenburu eta egileak honakoak dituzue: azaroaren 23an, Egunero hasten delako, egilea Ramon Saizarbitoria; abenduaren 28an Sisifo maite minez, egilea Laura Mintegi; urtarrilaren 25ean, Beti oporretan, egilea Harkaitz Cano; otsailaren 22an, Gay nauzu, egilea Iñigo Lamarca; martxoaren 22an, Inurrien hiztegia, egilea Mariasun Landa; apirilaren 26an, Aitaren etxea, egilea Karmele Jaio; eta maiatzaren 24an, Hilda dago poesia?, egilea Joseba Sarrionandia.

Klubaren antolaketan Udal Liburutegiek, Bartzelonako Euskal Etxeak, UB eta UAB unibertsitateak eta Etxepare Euskal Institutuak hartu dute parte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button