MUSIKA

The Riff Truckers taldeak Bilborock aretoan joko du ostiralean

The Riff Truckers rock bandak lan berria aurkeztuko du ostiralean, Bilborock aretoan. Gernikarrekin batera, Bonzo eta Lehen Taldea arituko dira –Bilboko Udalak sustatutako Lets Jo! programaren bidez hautatutako bi talde gazte dira, 15etik 35 urtera bitartekoak-. Kontzertua #BilbaoGazteNight gazteentzako gaueko aisialdi-programaren baitan ondu da.

The Riff Truckers taldeak Bilbao Hiria Pop-Rock lehiaketa irabazi zuen, 2010ean, Pop Rock kategorian. Gernikarren rock, country eta blues erritmoak uztartzen dituzte. Orain arte bi disko grabatu dituzte, On route (2009) eta  Healing the soul (2013). Bilborock aretoan, halaber, lan berriko kantuekin etorriko dira.
Bonzo, bestalde, rock taldea da, baina bestelako estiloekin ere janzten ditu bere kantuak: pop, blues, jazz eta funk. Lehen Taldea, ostera, hard rock estiloko banda sendoa da.

Aipatutako #BilbaoGazteNight egitarauren baitan, beste kontzertu bat egingo da maiatzaren 12an: heavy eta power metaleko Vhäldemar talde bizkaitarra.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button