BERTSOTAN

San Juanetako saioak nonahi

Atzoko suak ez ditu bertsoak erre. Gaur, San Juan egunean, saio askorekin gozatzeko parada egongo da.

Gaur goizean, 12:00etan, Seguran izango dira Uxue Alberdi, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso. Olaberriako jaietan ere Sustrai Colina eta Aitor Sarriegi juntatuko dira eguerdian.
Andoainen, 19:30ean, Sustrai Colina, Unai Iturriaga, Agin Laburu, Maialen Lujanbio, Alaia Martin eta Aitor Mendiluze bilduko dira.
Ondarroan, Miren Amuriza eta Jone Uria Albizuri egongo dira; 13:00etan, Gorozika auzoan kantari arituko dira.
Aiako San Juan jaiak direla eta, Jexux Mari Irazu eta Julio Soto bilduko dira.          
Getarian ere bertsozalearentzat zita egongo da, 19:00etan, Balentziaga kalean, Uxue Alberdi eta Danel Olanorekin.

Azkenik, Mañukorta eta Xabier Zeberio bikotea, Belauntzako Herriko tabernan arituko dira goxo-goxo, 12:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button