IKUS-ENTZUN

Aire zabaleko udako zinemaldia, Donostiako Cristina Enean

Urteroko zinemaldi horrek hamargarren edizioa egingo du aurten Biziraupena lemapean. Aurtengo proiekzioak hiriko leku hauetan egingo dira: Araba parkea, Bidebieta parkea, Urumeako ibai-parkea, Memoriaren Lorategia, eta Arriaga parkea. Emanaldi guztiak libreak eta doakoak izango dira.

Aurtengo zikloak The Kid (Charles Chaplin, 1921) eta Tasio (Montxo Armendáriz, 1984) izenburu klasikoak, eta egungo film luze eta dokumentalak hartuko ditu, hala nola Alcarràs (Carla Simón, 2022) edo El leopardo de las nieves (Marie Amiguet, 2021).

Cristina Enea Fundazioaren aire zabaleko udako zinema-zikloa ekainaren 29an hasi da, eta uztailaren 14ra arte luzatuko da. Atzoko saioan, Charles Chaplinek zuzenduriko The Kid filma pantailaratu zen.

Gaur ere zertaz gozatu izango da, izan ere, 22:30ean, Urumeako ibai-parkean El leopardo de las nieves (Marie Amiguet, 2021) film ederra ikusteko aukera egongo da. “Tibeteko goi lurren bihotzean, Vincent Munier argazkilariak Sylvain Tesson idazlea gidatzen du elurretako lehoinabarraren bila. Behaketaren arte delikatuan, aztarnen interpretazioan eta animaliak aurkitzeko behar den pazientzian murgiltzen da. Ikusezinak diren presentziak bizi diren gailurrak zeharkatzen dituzten bitartean, bi gizonak hizketan hasten dira izaki bizidunen artean gure lekua zein den eta munduaren edertasuna ospatzen dute.”

Esan bezala, datozen emanaldietan honako film hauek ikusteko abagunea izango da: uztailaren 6an, Tasio (Montxo Armendariz, 1984), uztailaren 7an, Alcarràs (Carla Simón, 2022), eta uztailaren 14an, berriz The kid (Charles Chaplin, 1921).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button