MUSIKA

Nekez taldeak bira akustikoa egingo du

Nekez taldeak orotara lau kontzertu akustiko eskainiko ditu: apirilaren 10en Tafallan (Azoka taberna); 15ean Barañainen (Akelamendi taberna); 20an Donibanen (Onki Xin taberna); eta, azkenik, 24an Atallun (Barrikote eguna).

Nekez Labatelkueyo records-ekin MAV estudioetan haien lehen diskoa grabatu behar zutenean, grabaketa alde batera utzi behar izan dute Jon Ciriza bateria-jolearen ausentzia luze batengatik, "gaur egun sufritzen dugun adierazpen askatasun falta dela eta". Egoera berri honi aurre egiteko, akustikoan bira txiki bat prestatu du taldeak, Nafarroako herri ezberdinetara eramango dutena: Barañain, Atarrabia, Burlata, Donibane, Arrosadia…

Taldea honako formatuarekin aurkeztuko da emanaldi akustikoetan: Eder eta Mikel gitarra eta ahotsetan, Ander baxuan eta Joseba ahotsean.

Nekez taldeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button