IKUS-ENTZUN

Zine mintegia, Tabakaleran

Asteburu luze honetan, 7tik 9ra, Tabakalerak lehen zine mintegia antolatu du. Hiru egunetan ikus-entzunezko materialak eta testuak, prozesuak, elkarrizketak, eztabaidak eta pantailaren alde bateko eta besteko topaketak bideratuko dira.

Bertan zinemagileak, kritikariak eta artista talde batek hartuko du parte: Safia Benhaim, Filipa César, Javier H. Estrada, Oliver Laxe, Beatriz Leal, Elena López Riera, Vincent Meessen eta Camilo Restrepo.

Mintegiaren oinarria antolatzaileek beraiek azaldu dute: “eta artista eta pentsalariak gonbidatuko bagenitu hiru egunetan mugimendu irudiei buruz lan egiteko? Eta zinean gertatzen den mintegi bat bada, zinean, zineko butaketan? Eta postkolonial edo muga bezalako kontzeptu jeneralistetatik ihes egiten badugu eta hiru eguneko ibilbide bat planteatzen badugu puntu batetik bestera joateko, leku batetik bestera igarotzeko, paseo horri garrantzia emanaz, paseo kontzeptuari?”

Premisa horretan oi9narrituko den mintegia Tabakalerako zine aretoan gertatuko da formatu intentsiboan eta hiru egunetan zehar.

Hemen, horren gaineko informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button