BERTSOTAN

Bihotza Gazte bertso saioa Algortan

VIII. edizioa betetzen du aurten Bihotza Gazte bertso-festak. Algortan Bihotza Gazte izeneko emanaldia izango da gaur bertan Jose Luis Gorrotxategi eta Imanol Lazkano bertsolariekin.
Kupela taldeak osatzen du kartela. Abeslari eta pandero jolea den Anjel Larrañaga, Xabier Alberdi Zabale trikitilaria eta Juan Ezenarro Berastegi perkusio joleak osatzen duten hirukoteak trikitia, musika eta animazioarekin osatuko du bertsolarien saioa.

Imanol Lazkano iaz ere izan zen Algortan eta berarekin batera, Manolo Arozena. Eta duela bi urte, Mikel Mendizabal eta Imanol Muruak osatu zuten kartela. Bertsolari beteranoen jakituriaz gozatzeko Algortako Bertsolari Eskolak urtero antolatzen duen saioa da honako hau, baina ez da urtean zehar adineko bertsolariekin ALBEk gauzatzen duen bertso kartel bakarra.

ALBEk bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button