MUSIKA

Manent taldeak disko berria kaleratuko du

Diskoa idei berrietara irekia dagoen jendeari bereziki zuzendua dago. Arabiar kutsua duten abestiak, doinu alternatiboak eta beste kolaborazio ezberdinak izango ditu.

Lan hau Maroko eta Euskadi artean ekoiztu eta grabatua izan da
RDM Independent zigilurako.

Etapa berri honetan, Denis (ahotsa), Teddy (elektronika), Juanjo (baxua), Iñaki (gitarra) eta Fermin (bateria) taldekideei Iñigo Asensio gehitu zaie teklatuekin.

 

Manent, pop elektroniko euskaldunaren erreferentziazko taldean bihurtu zen Txuribeltzeko amodioa diskoa atera zuenean. 2009. urteko Gazte Sarietarako hautatua izan zen eta ia irrati guztietan euren diskoaren abestiak jarri zituzten.

Nahiz eta diskoa oraindik kalean ez egon, lan honen guztiaren emaitza aurten egingo duten biran gozatu ahal izango dute taldearen zaleek.

Run Down Entertainment

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button