MUSIKA

Ttan Ttakun Irratiaren festa

Datorren larunbatean, urtarrilak 11, Ttan Ttakun Donostiako irrati euskaldun librearen festa ospatuko da Egia Kulturetxeko Gazteszena aretoan.

Urtero bezala bi eszenatoki antolatu dira, giro musikal desberdinekin. Batean lau talde potente arituko dira: Canshadows, Kauta, Makulu Ken eta Acido C.

Bost urtez isilik egin ondoren, Kauta banda agertu da berriz, eta Ttan Ttakun irratiaren festan izango da. Agerre laugarren diskoa grabatu du taldeak eta horixe aurkeztuko dute andoaindarrek. Hirukoteak gitarra distortsionatuek bultzatutako pop-rock melodikoan bustitako lana sendoa argitaratu du. Disko berrian 11 kantu bildu dituzte, eta Andoaingo Garate estudioetan grabatu, Kaki Arkarazi teknikariaren gidaritzapean. Kolaborazioei dagokienez, Txus Aranburuk teklatuak eta sintetizadoreak grabatu ditu, Juanan Diez eta Javi Perezek haize atala osatu dute.

Dj piloa ere arituko dira jai berezi honetan: Royal Jaleo, Iban Device, Ni Mu,…. Sarrera 5 eurotan salduko da eta festa 23:00-06:30 tartean izango da.

Informazio guztia http://www.ttanttakun.org  web-orrian duzue.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button