MUSIKA

Bide Ertzeanen "Don Inorrez" bira

Don Inorrez da Bide Ertzean taldeak landu duen disko berria. Ez da urtebete pasa Leidor Sessions plazaratu zutenetik eta Don Inorrez heldu da.
Bide Ertzeanek ez daki geldirik egoten eta irudimen uholdea ezartzen du bere kantagintzan. Orain une gozoan jarraitzen duela baieztatzen duen diskoa plazaratuko dute: Don Inorrez. Hala, taldeak erakusten du poparen gailurrera heldu dela.
Taldeak geldialdi bat egin zuen 2008an, Leidor Sessions zuzeneko diskoa prestatzeko. Lan goxo horretan hamar urtetan bizi izandakoa eta kantatutakoa erakutsi nahi izan zuten, baina ez zen geldirik egoteko tenorea, eta hala, lanean jarraitu dute, azken lan hau gauzatu den arte.

Euskal Herriko hiriburuetako saltoki nagusiak bisitatu dituzte promozionatzen. Aurkezpen moduko ekitaldien bidez, hainbat kantu eta hainbat kontu plazaratu dituzte Elkar eta FNAC saltokietan. Orain, onena hastera doa: zuzeneko emanaldi-sorta.
Lehen kontzertua Gasteizen eskainiko dute, Euskararen Astearen baitan antolatu den kontzertuan.

Abenduaren 7an, asteartea, 22:00etan, Plateruena Kafe Antzokian izango dira. Hiru egun beranduago, abenduak 10, Bermeoko Kafe Antzokiara joango dira eta hurrengo egunean Bartzelonako Euskal Etxean joko dute. Abenduaren 16an, osteguna, 20:00etan, Donostiako Victoria Eugenia antzokia izango dira.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button