MUSIKA

Munlet eta Correos taldeak "Gaztemaniak!"-en alde

Gora Gaztemaniak plataformaren arabera, Gaztemaniak musika-programa ez da 2010ean desagertuko. Azken informazioen arabera, Gipuzkoako Foru Aldundia finantzabideak ixten ari da tartean dauden udalekin eta hilabete honen erdi aldera zirriborro bat aurkeztuko omen du.

Duela egun batzuk, Gora Gaztemaniak plataformak Haurtzaroa eta Gazteria foru zuzendaritzari konfiantzazko botoa emango ziotela plazaratu zuten, baina era berean adierazi nahi izan dute ere Aldundia presionatuko dutela programa bertan behera ez uzteko konpromisoa bete dezan.
Gauzak horrela, eta Gipuzkoako musika eszenari begira nahitaezko den proposamen honen jarraipena ospatzeko asmoz, Gora Gaztemaniak taldeak kontzertua antolatu du otsailaren 12an, gaueko 20:30ean, Guardetxean (Urgull, Donostia).

Gonbidatutako taldeak Munlet, Correos eta datozen egunotan ezagutzera emango dugun talde sorpresa bat izango dira. Sarrera 5 eurokoa izango da eta kontutan izan edukiera mugatua duela aretoak. Musika lagun, gustu handiz elkartuko dira Gaztemaniak defendatu duten lagunekin, bereziki programaren jarraipena babesteko manifestua sinatu duten ia 800 lagunekin batera.

Munletek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button