MUSIKA

“Zuzeneko Istanteak” musika argazki erakusketa, Iruñean

Kontzertuetako argazkiak ardatz dituen Zuzeneko Istanteak erakusketa Iruñeko Hegan & Dream gunean izango da gaurtik otsailaren 17a bitarte. Ekimen hau Korrika Kulturalaren baitan dago, eta Euskal Herriko hainbat herritan ikusi ahalko da.

Erakusketarekin batera, hainbat ekitaldi ere izango dira erakusketaren gunean. Gaur bertan, otsailak 11, inaugurazio ekitaldia izango da 19:00etan eta zuzeneko musikaz gozatzeko parada izango da.

Bihar, otsailak 12, Hesian bandako Fran eta Zuriñe taldekideek solasaldi musikatua egingo dute, 20:00etan erakusketaren gunean.

Ostegunean, halaber, Esne Beltzako Zigor DZ-k disko jartzailearen sekretuak eta teknikak azalduko ditu 20:00tan hasiko den klasean. Disko-jogailuekin nola egin scratch-ak, loop-ak eta bestelako soinu-trikimailuak kontatuko ditu Selektah Kolektiboa bandako kide ohiak.

Horretaz gainera, larunbatean, otsailak 16, hainbat kontzertu izango dira Iruñea zaharreko tabernetan.

Honatx erakusketaren gainerako datak eta lekuak: otsailaren 18an, Gasteizko MonteHermoso kulturgunean. Martxoan, halaber, beste hiru herritan izango da erakusketa: 4an, Getxoko Villamonte Kulturetxean; 11n, Errenteriako Xenpelar Kulturetxean, eta 18an, Baionako Kalostrape Ostatuan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button