MUSIKA

Uzta Festa jaialdia egingo dute asteburuan Iruñean

Asteburuan, ostiralean eta larunbatean, Uzta Festa rock jaialdia egingo da Iruñeko zenbait lokaletan, Subsuelo, Katos Disco eta La Urbana aretoetan, hain justu.

Hala, ostiralean, 20:30ean, The Suicide of Western Culture (Bartzelona, elektronika), Juventud Juché (Madril, post-punk) eta La Red Bullet (Iruñea, post-rock) taldeek joko dute.

Gauerditik aurrera, halaber, Katos Disco lokalean, Holögrama (Cadiz, pop elektronikoa) eta Crazy Palmera disko jartzailea arituko dira.

Larunbatean, berriz, emanaldiak eguerdian hasiko dira: King Cayman (Madril, Madrid, garage, trash, lofi) gizon-orkestrak joko du La Urbanan. Iluntzean, 20:30ean, Subsuelon Mursego (Eibar, txelo eta loop), Betunizer (Valentzia, post-hardcore dantzagarria) eta Los Graves (Iruñea, Surf, psicodelia, garage, power-pop, paisley undergroun).

Gauerdian, azkenik, Katos Discon, DJk izango dira: GÖO!, Aritz Lazcoz eta Justin Robertson (Lion Rock, Deadstock 33, The Prankster) zeinak hamaika artista ezagunen nahasketak egin dituen, besteak beste, Stone Roses, Bryan Ferry, Björk eta New Order.

Jaialdiari buruzko zehaztasun guztiak: farmwayrecords.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button