MUSIKA

NYOS bikoteak Tolosan joko du bihar

Ingalaterra eta Finlandiako musikariek osatutako NYOS bikote instrumentalak, gitarra eta bateria, Tolosako Bonberenean joko du biahr, 20:00etatik aurrera. Gure Hitzak promotoreak iragarri duenez, taldeak heavy post eta math rock estiloak jorratzen ditu.

KHUDA talde ingelesaren errautsetatik sortutako egitasmoa da NYOS. Iaz, Nature izenburuko lana argitaratu zuen bikoteak.  2015ean, halaber, beste bi disko plazaratu zituen: Youth eta Vitava.

Taldearen proposamena zehatza da: post-rock, post-hc, musika pisutsua, delay efektuarekin jantzitako tarteak, konplexutasun erritmikoa eta zati oso geldoak. “Russian Circles Don Caballero taldeari sotilki gerturatuko balitzaio bezala”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button