MUSIKA

The Long Ryders, WAS , La MODA eta The James Hunter Six, MAZ jaialdian

 

Basauriko Social Antzokian egin ohi den MAZ jaialdiaren kartela iragarri dute antolatzaileek. Aurten, apirilaren 29an eta 30ean, eta maiatzaren 1ean egingo da.

Hala, bi egun horietan hainbat talde interesgarri ikusteko parada izango da. Lehenengo egunean, apirilak 29, egun oso rock zalea izango da. 80ko hamarkadako Paisley Underground eszenaren ordezkari Long Ryders eta The James Hunter Six soul eta R&b bandak izango dira oholtzan. Biak ala biak estatubatuarrak. Horiekin batera, aipatutako Paisley eszenako Green On Red taldean aritutako Dan Stuart musikaria ere izango da.

Apirilaren 30ean, La Maravillosa Orquesta Del Alcohol (La MODA) bandak joko du. Burgoseko taldeak askotariko doinu akustikoak jotzen ditu: Folk, blues, rock’n’roll… Burgosekoekin batera, Moonshine Wagon izango dira agertokian.

Jaialdiaren azken egunean, WAS (We Are Standard) bizkaitarrek joko dute. WASek lan berria aurkeztuko du, Gau Ama. Bizkaitarrek dantzarako erritmo eta giroen aldeko apustua egingo dute lan berrian, baina euskal identitatearen ezaugarriei bizkarra eman gabe. WASeskin Yellow Big Machine indie-rock kutsuko laukote bilbotarrak joko du.

Horiek izango dira kontzertu nagusiak, baina emanaldi txikiagoak ere izango dira, kalean eta doan: Rubia, Joseba Irazoki eta Lagunak, Sonic Trash, Larry Bird…

Informazio gehiago: mazbasauri.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button