MUSIKA

"Bilbainada Supreme" izeneko lan berria grabatuko du udan Atom Rhumba

Atom Rhumba r'n'r bandak lan berria grabatuko du udan. Bilbaina Supreme izenburua izango duen diskoa Kaki Arkarazok grabatuko du eta taldea honako formazio honekin arituko estudioan: Rober! (ahotsa, gitarra eta organoa); Iñigo Cabezafuego (baxua, pianoa eta koroak); Joseba Irazoki (gitarra, banjoa eta koroak); Natxo Beltran (bateria eta koroak); eta Joe Gonzalez (saxofoi tenorra eta zeharkako txirula).

Lan berri horretan, gainera, zuzenean grabaturiko lau kantu bilduko dituzte, -orotara 10 kantu izango ditu diskoak-. Horretarako, ekainaren 4an taldeak zuzeneko emanaldia eskainiko du Uribitarte paseoan, Isosaki dorreen ondoan dagoen plazan, hain zuzen. Pasa den ostiralean, berriz, Azkoitiko Matadeixen izan ziren. Ekainaren 4ko kontzertu horren ostean ez dute zuzeneko gehiagorik eskainiko grabazioa bukatu arte.

Atom Rhumbak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button