BERTSOTAN

Julio Sotok eta Joanes Illarregik aurrera egin dute NBTXn

Vianan jokatu zen 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako bigarren saioa, eta hor Julio Soto Ezkurdia, Xabat Illarregi Marzol, Urko Gartzia Aleman, Patxi Castillo Graciarena, Ekhiñe Zapiain Arlegi eta Aitor Irastortza Arrizubieta aritu ziren.
Behin ariketa puntuagarriak eginda, Julio Sotok eskuratu zuen puntu gehien, eta ondorioz, azaroaren 11an Agoitzen jokatuko den bigarren finalaurrekorako sailkapen zuzena lortu zuen.

Eta hurrengo egunean, Uharten bildu ziren Joanes Illarregi Marzol, Ainara Ieregi Aranburu, Julen Zelaieta Iriarte, Mikel Lasarte Cia, Beñat Astiz Isasi eta Eki Mateorena Zozaia. Joanes Illarregik lortu zuen puntu gehien atzokoan, eta azaroaren 19an Lesakan jokatuko den finalaurrekorako txartela eskuratu zuen Leitzako bertsolariak.

Aste honetako larunbatean segituko du txapelketak, eta Leitzan jokatuko da laugarren eta azken final-laurdena. Han Eneko Lazkoz Martinez, Josu Sanjurjo Alzuri, Bittori Elizalde Soto, Endika Legarra Nuin, Saats Karasatorre Martinez eta Fernando Ziganda Urdanpilleta arituko dira norgehiagoka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button