BERTSOTAN

Etxahun Lekue onena Tolosako final laurdenean

Beotibar pilotalekuan bildu ziren zale guztiak honakoak ikusteko: Maddalen Arzallus, Jon Maia, Eneko Lazkoz, Beñat Lizaso, Xabat Galletebeitia eta Etxahun Lekue.
Guztien artean, Etxahun Lekuek lortu ditu puntu gehien eta Tolosako saioa irabazita, azaroaren 4an Maule-Lextarreko finalaurrekoan kantatzeko aukera lortu du.  Puntuazioak honela lotu dira: 673 puntu eskuratu ditu Lekuek; 670 Arzallusek; 662,5 Maiak; 646,5 Lizasok; 636 Galletebeitiak; eta 607 Lazkozek.

Fase hau amaituta, ezagutu dira finalaurrekoetara pasatu diren 18 bertsolariak. Hastear den bigarren fase honetan batuko zaizkie txapelketan duela lau urte finalista izan ziren beste 6 bertsolari.

Nortzuk diren bertsolariok eta saioen egutegia jakiteko, egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button