LITERATURA

Tere Irastortzak “Txoriak dira bederatzi” poema liburua aurkeztu du

Tere Irastortzak Txoriak dira bederatzi izenburuko liburua aurkeztu du gaur goizean Donostian. Idazlearekin batera , Iñaki Bastarrika margolaria eta Angel Irigaray, Pamielako kidea izan dira.

Tere Irastortza (Zaldibia, 1961) poemagintzan aritua batez ere: Gabeziak (1980), Hostoak (1983), Gaia eta Gau ldaketak (1983), Derrotaren fabulak (1986), Osinberdeko khantoreak (1986), Manual devotio gabecoa(1994), Gabeziaren Khantoreak (1995), Esana zetorrena (2003), Eta orain badakit (2011) eta Mundua betetzen zenuten (2015). Bere idazle gogokoenen itzulpenak eta haiei buruzko saiakerak ere egin ditu. Hala nola, Marina Tsvietaieva, Edmond Jabès, Marià Manent edota Karmele Igartuarenak.

• Txoriak bederatzi dira, baina bat ez da ageri,

oraindik.

Sigi-saga datoz esaldiak, bitartean.

Liburu hau, ornogabea da eta bareak bezala

nahiago du zoru umela,

eta urak bezala, edozein zirrikitu iragaten

ez duenean,

erle-liztorren berbaroa eraginez, nahiago

du durunda egitea.

 

• Falta den hitza aurkitzen dutenak dira, liburuan,

mundua entzuten dakiten adiskide

minak.

 

• Nork berak ezin du bere burua ferekatu,

amultsuki ukituta ere; eta bere burua ezagutu

arren ere, ezin du lagundu. Laguna behar

du, izango bada.

 

• Alde onaren ifrentzua ez da alde txarra, alde

erantzia baizik.

 

• 8 eta ∞, edo infi nituaren sinboloa. Zortziaren

ikur inbertitua da infi nitua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button